XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egia esan, ez da puntua eraisten.
Berez planoa eraisten da bere osagai guztiekin batera.
Lehenbizi arazoa espazioan aztertuko dugu. Ikus 60. irudia.
Eman dezagun a planoa dugula, plano zeiharra, eta bertan A puntua dagoela.
Plano hau, eta berarekin batera A puntua, plano horizontalaren gainera eraitsiko dugu.
Bi planoen arteko elkargunea a1 traza da; biraketaren ardatz gisa hartzen dena.
Biraketaren ardatz honek banda izena du, eta
A puntuak,
AD zuzenkia, A puntutik bandara espazioan dagoen distantzia da, eta gainera A`AD triangelu zuzenaren hipotenusa da.
Honetan AA` katetua, eraisketa egingo den planoari dagokionez A puntuak duen kota edo altuera da eta A`D, berriz, puntuaren proiekzio horizontaletik bandara dagoen distantzia da.
Triangelu hau plano gainera eraisten badugu,
60. irudian ikus daitekenez, A`D zuzenkia bandarekiko elkartzut da.
D puntuan zentrua duela,
61.a. irudian erakusten da nola egiten den sistema diedrikoan puntu baten eraisketa.
a(a1-a2) planoko A puntua plano horizontalera eraisteko, a1 planoaren traza horizontala hartuko dugu banda bezala.
A` puntuaren proiekzio horizontaletik bandarekiko zuzen elkartzuta eta paraleloa marraztuko ditugu.
Zuzen paraleloaren gainera puntuaren kota eramaten da.
Horrela, (A0)1 puntua lortzen dugu.
D puntuan zentru eginda eta D(A0)1 zuzenkia erradioa bezala hartuta, arku bat marrazten da elkartzuta A0 puntuan ebaki arte.
A0 puntua, A-ren puntu eraitsia da.
A puntua r plano bertikalera eraitsi nahi baldin badugu, banda bezala a2 planoaren traza bertikala hartuko dugu.
61.b. irudian erakusten da nola egin.
A" puntuaren proiekzio bertikaletik bandarekiko elkartzuta eta paraleloa eraikitzen da.
Zuzen paraleloaren gainera puntuaren urrunera eramaten da.
Horrela (A0)1 puntua lortuko dugu.